Boga mendi martxa, Aurrera Mendi Taldeak antolatzen duen mendi irteera bat da. Berau, Apirilaren 15an izango da eta hiru ibilbide desberdin izango ditu adin zein forma fisiko desberdinak dituen jendeak parte hartu dezan.
Martxa honek, hainbat helburu desberdin ditu baina garrantzitsuenak bi direla esango genuke. Lehena, hurbiltzen diren mendigoizale guztiek Ondarroa inguruko paisaiak eta toki bereziak ikustea eta ezagutzea mendi martxa bat eginez. Bigarrena aldiz, mendizale guztientzako jaialdi bat ospatzea eta haur zein nerabeei mendiak duen ezaugarri positiboak erakustea.
Bukatzeko, gonbidapena zabaldu nahi dizuegu egun pasa egin nahi duzuen familia guztiei eta mendian denbora bat igaro nahi duen orori.
Martxaren irteera Ondarroako Zubi Zahar Ikastolatik izango da, Ibaiondo kalea, 15. (Ikusi mapa)
Beheko laukitxoan sartu ahal duzu zeu zatozen udalerria eta "Ibilbidea erakutsi" botoia sakatuz ikusi ahalko duzu nola heldu.
Aurrera mendi taldeak bezperan lo egin nahi dutenentzako gela bat prestatuko du 20 koltxoiekin (gainerakoek, bakoitzak bere esterila ekarri beharko du), eta martxaren egunean gosaria emango zaie irteera puntuan (doan). Dutxatu nahi dutenentzat ere zerbitzua eskainiko da, bai helmuga puntuan, bai Ondarroako kiroldegian.
Lotarako erreserba egiteko idatzi mezu bat imatoxu@hotmail.com helbidera edo deitu 655721517 zenbakira (Imanol Lasarte).
(c) Aurrera Mendi Taldea 2012
(info@aurreramt.org)